XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Murtziloak jaso edo horiek egiteko epea igaro eta aurkeztu ez badira, bidezkoak izan daitezkeen zenbatekoak Euskal Autonomi Elkarteko Diruzaintza Nagusira itzuli daitezela deklaratuko duen Erabakia emango du agintedun organuak.

Erabaki honen berri eman dadin egunetik hasi eta bi hilabeteko gehienezko epearen barruan egin beharko da hori.

Borondatezko epetzat joko da epealdia.

c) Borondatezko epe horren barruan ez itzultzea gertatuz gero, Ogasun eta Finantza Saileko agintedun organuari emango zaio horren berri premimenduzko bideari ekin ahal izateko, indarrean dauden xedapenetan ezartzen denaren arabera.

2.- Dirulaguntza edo laguntza gisa, behar ez den bezala eskuratutako zenbatekoen itzulpena, adostutako txekez egin ahal izango da bakarrik, Euskal Autonomi Elkarteko Diruzaintza Nagusira bidaliko dela diru hori.

HIRUGARREN IDAZPURUA

DIRULAGUNTZEN KUDEAKETAN LAGUNTZAILE DIREN IZAIKIAK

6. atala.- 1. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Instituzionala osatzen duten Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak, Baltzu Publikoak eta Erakunde Autonomoak deklaratu ahal izango dira dirulaguntzen eta laguntzen kudeaketarako Izaiki Laguntzailetzat, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko organuren batek horretarako eskuduntza izan dezan kasuetan.

2.- Era berean, Euskal Autonomi Elkartearen pentzutan dirulaguntzak eta laguntzak ematea, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Instituzionaleko Erakunde Autonomo baten agintepekoa izan dadinean, dirulaguntzen edo laguntzen kudeaketarako Izaiki Laguntzaile deklaratu ahal izango dira Baltzu Publikoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta beste Erakunde Autonomo batzuk.

3.1. Laguntza edo laguntzak emate-programak arautzen dituzten arauek Dekretu maila izan dezatenean, aurreko 1 eta 2 zenbakietan aipatu diren Izaikiak, Izaiki Laguntzailetzat deklaratzeko, ez da beharrezkoa izango, honek espreski hori onar dezan.

3.2. Izaiki Laguntzaileak, organikoki beste sail bati atxikitako Izaikiak izan eta aurreko 1. zenbakian aipatu direnetakoak izan daitezenean, Lankidetza Akordioa izenpetu beharko da, honen aldeak zehaztuko direla bertan.

Akordio berdina izenpetu beharko da, aurreko 2. zenbakian aipatzen diren kasuetan.

7. atala.- Zuzenbide Publikopeko Korporazioak, hauei atxikita dauden Izaikiak edo hauen babespean dihardutenak eta bai dirulaguntza-programak arautzen dituzten arauetan zehaztu daitezen kaudimen eta emankortasun baldintzak bete ditzaten pertsona juridikoak ere, Izaiki Laguntzailetzat deklaratu ahal izango dira Euskal Autonomi Elkartearen 1991. ekonomi ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen direneko maiatzaren 30eko 1/1991 Legeko 31. ataleko hirugarren zenbakian aipatzen denaren arabera.

Eta hori, Korporazio, izaiki edo pertsona horiekin izenpetu daitezen Lankidetza Akordioen indarrez eta Akordio horietan ezar daitezen baldintzen arabera.